Birigarroa

Birigarroa bere zabalkunde handiko izena da, Iparraldeko biligarro aldakia gorabehera. Uzen zabaldua bazen misteriotsua da, ordea. Argi larregi emoten ez dauden hiruzpalau helduleku baino ez deukoguz. Batetik, tokian tokiko aldakien artean badago bat, begiarro, zentzu bat izan leikeana, txori honek nabarmen haundiak dekoz eta. Aldaki hori, baina, oso lokala eta oso barria dala emoten dau.

Birigarro klase bateri, Bizkaian eta gure eskualdean durdurie geitzen dogunari, garraztarro esaten deutsie zenbait lekutan. Lehenengo elementua garratz izan leiteke, txori honen elikagaia direzan haretx eta sastraka askoren fruitutxoei, miuriari bereziki, erreferentzia eginaz. Bigarren elementua, bestaldetik, birigarro berbearena bera izan leiteke, momentuz identifikazino honek bere argirik emoten ez duskun arren.

Azken saio bat egin geinke birigarro bigarré frantsesaren aldaki probentzalen bategaz alderatuz. Izan bere txori honen ezaugarri bereizgarria, familia bereko zozoaren aurrean, arre nabarra edo pintoa izatea da eta. Bigarreau berbea, bestetik, hurrago izango geunke formaz eta zentzunaren aldetik garratz elementurako esan dogunak balio lei, izan bere kereixa mota bat deukogu bigarreau, kereixak birigarroen mokau preziatuak ezin dogula ahaztu. Ingelesez, esaterako, alemanez legetxu, mistle thrush deukogu, mistle miura fruitua dala, latinezko Turdus viscivorus izen taxonomikoaren bigarren elementuan bere islatua.