Zozoa

Zozoa da izen bakarreko txori ia bakarra auskaldunen artean. Zozoa edo xoxoa, hasera baten txikigarria izan zana, Basauritik eta Zuberoko azken txokoraino ebilten dan uzena dogu. Ez dago bapere garbi uzena nondik etorri leitekean; izan bere sano atxinekoa da. Erdi Aroan ez direz falta Xoxoa ezuzena eukienak. Lotu leikigun duda bakarra da ea ezuzen hori xoxoa letxeko (azal) baltzak izateagaitik jatorkeen edo pepeloak izateagaitik, “zozo” berbeak ‘papala’ edo ‘pepeloa’ esangurea bere badeuko eta. Kasu honetan ez da fazila, baina, asmetan zein dan zein baino lehenagokoa: arrautzea edo oiloa; zozo txoriak emoten deutse izena argi gutxikoei ala alderantziz?

Erderaz, barretz, nahaste haundia dago zozoaren uzenagaz. Latinez “turdus” berbea ebilten euden gure birigarroari geitzeko, ondiño idioma askotan egiten dan moduan. Geuk, ostera, “malviz” berbea deukogun moduan birigarroa uzentetako, zozoari geitzeko hartun dogu “tordo” berbea. Eta auskeraz pertsona zozoa argi gitxikoa bada, esan dogun moduan, erderaz “tordo” geitzen deutsogu bardin-bardin.